Ion Ander eta Ainhoa gara. Oteiza Goikoa gure gaztandegia zuzentzen dugu Oteiza baserrian -hantxe bizi gara-, Amezketako lurretan dagoena, Aralar Mendiko iparraldeko hegaletan, pasaia zoragarria duen Euskal Herriaren erdi-erdiko inguru batean.
Aralar Mendiko goi larretan daukagu geure borda, eta hara eramaten ditugu ardiak maiatzetik urrira bitarte. Urtearen gainerakoan gure baserriko belazeetan edukitzen ditugu larrean, beren osasunaz eta ongizateaz arduratzen baikara batik bat.
Gure gaztandegia inskribatuta dago Artzai Gazta-n, 1985ean sortutako artzain-elkarte bat, egoitza Idiazabalen duena. Arabako, Gipuzkoako, Nafarroako eta Bizkaiko artzainez osatuta dago eta bere helburua da euskal artzain-gaztaren kalitatea hobetzea, haren nortasunaren aldeko apustua eginda.
Ingurune naturalarekiko harmonian eta orekan lan egiten dugu geure ardi latxekin, eta horrela laguntzen dugu babesten Euskal Herrian milaka urte daramatzan tradizio bat, gure Herriaren kultura- eta nortasun-ondarearen parte dena.
Azken 10 urte honetan, geure ardi latxen esne gordinarekin artisau-gazta egiten jardun dugu, era tradizionalean, alegia, pasta prentsatua, egosi gabea, koipetsua eta gutxienez 60 egunez ondua, mamia egiteko arkumearen gatzagia erabiliz, antzinako teknikei jarraituz baina oraingo teknologiari egokituta. Larre eta artzain desberdinek lortzen dute gazta paregabe hau, gutako bakoitzaren ordezkari dena.
Hasiera batean gazta naturala eta ketua egiten genuen; gero, hasi gara gaztazaharra ere egiten.
Gure produktuak saltzen dira Euskal Herriko azoketan, Gipuzkoako dendetan eta, zuzenean, gure baserrian asteko egun guztietan: Estatuko edozein tokitara ere bidaltzen ditugu, gutxienez ale bat.